XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) - bethiko adichkideak ziren Ñakero eta Piarre, eta elgarren beldurrez edo bertzela, egundaino bat bertzeari lotzerat ez ziren oraino atrebitu.

Eta, ezti eztia, huna non hasten den Piarre: Errazu, Ñakero?.

- Zer?.

- Huntaraz geroz, bertze batzu bagine bezala egin bagindeza?....

- Hori bera nuen gogoan eta Piarre!.

- Bazirea beraz?.

- Ba, Piarre, eta gogotik!...

Eta, hantchet, gehiagokorik gabe, makilka berehala hasi ziren Garaziko bi makilkari hoberenak; chirti-chartaka lehenik, elgarren aztatzeko eta miatzeko bezala; azkarkiago gero, eskuen berotzeko.

Eta, erran gabe doana, heien chirti-chartek berek, zuek eta ni bezalako gizona lehen ukaldian chirtchikatuko zuten!.

Hek, irriz ari ziren!....

Zer makila duzuna, Piarre!.

Zer esku-muthurrak eta ukaaia, zure makilaren buruan Ñakero!.

Eta orai, irri churi bat ezpainetan, etche-ogi garbia jaten duten hortz eder batzu kirrikan, ari ziren, ari!....

Arradoiko harria bi zati eginen zuen heien ukaldiak, eta bardin Arrolanen-Harria Itsasun!.

Nork erran du: erhoturik, egun batez, ezpata eskuan, Olivier bere adichkide hoberenari lothu zela Arrolan hoi?.

Ba, nork kondatu du, heien soldadoak oro, harriturik, bazterretik beha egon zirela, guduak ziraueno, bi adichkideen artean sartzera nehor ezin menturatuz?.

Ez dakit, bainan, niri iduri, ez Olivierik ez Arrolanik nehor sekulan ez dela gudukatu, Piarre eta Nakero gau hartan gudukatu diren fur-furiarekin....

Heien bien ukaldiek... jendea zuten bilatzen, bainan... makila baizik ez kausitzen sekulan!....